Zure sormena dantzan jarri
Serigrafia artistikoko tailerrak
Publiko guztientzako ikastaroak
Sormena eta irudimena biziki pizten duen teknika digu serigrafia. Kolorea, irudi errepikapen eta konposizio paregabeekin esperimentatzeko aukera eskaintzen digu.
Irudi bat sortzeko prozesuak alde artistikoa eta alde teknikoa ditu. Serigrafia pantailak erabiltzen ditugu gure sorkuntza eratzeko, argazkilaritza klasikoaren antzeko prozesu baten bidez (insolazioa eta errebelatua).
Ondoren estanpatu eta esperimentatzeko gozamenari ekinen diogu. Serigrafia aukera mundu bat zabaltzen digu jolasteko. koloreak, ehundurak eta kontrasteekin.
Sormen tailerrak
“Zure irudimena askatuz, diseinuak islatzea”
Geure diseinuak sortuz, eta hauek kamiseta eta poltsoetan estanpatuz serigrafia ikasiko dugu.
Gure irudimenari hauspoa emanez eta lan taldean arituz.
Kamiseta eta poltsen gainean
Gaztetxokoetan, ikastetxeetan, kultur-guneetan.
Tailer tematikoak
“Serigrafiaren bidez gogoeta egin eta adieraz ditzagun gure ideiak”
Poltsak eta kamisetak sortuko ditugu mezu edo aldarrikapen batekin.
Monografikoak
“Serigrafia artistikoko teknika anitzak ezagutzen”
Tailer hauetan serigrafia artistikoko teknika desberdinetan sakonduko dugu:
-Hastapenak
-Zuzeneko teknika
– Semitonoak.
Gure sorkuntzak aper eta ehunen gainean estanpatuko ditugu.
Zure neurrira egindako tailer bat sortuko dugu!
Tailerrak helduei eta 7 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta daude, 6tik 12ra bitarteko lagun taldeetan. Klaseak hiru ordutatoak dira, eta tailerrren iraupena egun batetatik hiru egunetaraino luza daitezke.
Ikastaro hauetan talde-lana, irudimena eta teknika eta prozesu serigrafikoak erabiliko ditugu: irudia prestatzea, insolazioa, errebelatzea eta estanpazioa.
Urtaroaren arabea tailer berriak antolatzen ditut: hauetan serigrafia-teknika naiz gizarte eta ingurumen-gai ezberdinak landuz: naturarekiko errespetua, iraunkortasuna eta moda etikoa besteak beste.
Nire serigrafia tailerra ibiltaria da. Nafarroako kultur-guneetan, gure artistiko zein gaztetxoko anitzetatik pasa da.
Edozein zalantza argitzeko edo iradokizun izanik idatzi mezu bat.
Zure neurriko ikastaro bat nahi?
Jarri harremanetan nirekin
Behar duzun edozertarako: nire edozein produkturi buruzko informazioa, zure inguruan serigrafia tailerra prestatzea, azokei buruzko informazioa, etab.
Instagramen ere jarraitu nazakezu: @kapalilua_studio
Edo hemen klik eginez:
Enpresa honek Nafarroako artisau enpresen 2025eko inbertsioen deialdian diru-laguntza bat lortu du