Kaixo, Jule naiz

Artista, serigrafista eta Kapaliluaren sortzailea.

Bizitzaren alde magikoa eta natura ditut gidari. Serigrafia, marrazkigintza eta mugimendua nire garapen pertsonalerako ezinbesteko baliabide.

Nire sorkuntzak oihalean, paperean eta mihisean islatzen ditut.

Moda etiko eta jasangarrian oinarritutako arropa eta produktu bilduma bat garatu dut eta serigrafiako sormen tailerrak ere eskeintzen ditut.

Kapalilua nire ikerketa pertsonal zein artistikoak gauzatzeko sortua.

Marraztea biziki maite dut!

Grabatua eta espanpazio teknikak, Iruñako Arte eskolan ikasi nituen.

Ondoren beka baten bitartez Turinera (It) joan nintzen bertan l’Artificio, grabatu kalkografikoko tailerrean lan egin nuen Claudio Molinari artistarekin.

Grabatu eta estanpazio teknika anitzetan eratu naiz, haien artean serigrafiak nire grina piztu duelarik, sormen eta esperimentazio mugagabeak eskaintzen dizkidan teknika baita.

Orbanetik eta hutsunetik abiatua irudi bat sortzeko prozesua magiaz beteta dago.

Marraztea biziki maite dut!

Grabatua eta espanpazio teknikak, Iruñako Arte eskolan ikasi nituen.

Ondoren beka baten bitartez Turrinera (It) joan nintzen bertan l’Artificio, grabatu kalkografikoko tailerrean lan egin nuen Claudio Molinari artistarekin.

Grabatu eta estanpazio teknika anitzetan eratu naiz, haien artean serigrafiak nire grina piztu duelarik, sormen eta esperimentazio mugagabeak eskaintzen dizkidan teknika baita.

Orbanetik eta hutsunetik abiatua irudi bat sortzeko prozesua magiaz beteta dago.

Kontzientzia duen estanpazioa

2016an Nafarroako herrietako kultur zentro, eskola naiz gaztetxokoetan sormen ikastaroak egiten hasi nintzen, gaur arte, ikastaro bakoitzean gai ezberdinak lantzen ditugu, besteak beste naturari, ama-lurrari berigunea, jasangarritasuna moda arloan etab.

Kapalilua arropa bilduman, jantzi bakoitza nire tailerrean eskuz estanpatzen dut.

Kotoi organikozko oihalekin lan egiten dut, eta erabilitako aerigrafiako tintek, ur oinarria dute, ingurumena zaindu nahian.

Nire diseinuen ardatza natura elementu, lore eta landareetan oinarritzen da Haien erdetasuna, indarra eta bibrazioa helarazi nahi dut, alaitasun eta energiaz beteriko dirdir koloreen bitartez.

Naturan nire tailerra

Nafarroako Sakanako bailaran, herri txiki batean, Ziordin, nire serigrafia tailerra dago. Hemendik benetan iluragarria den Urbasako mendizerra ikus dezaket, berak inspiratzen nau, eta sormen prozesuetan lagundu ere bai.

Mantu berde hipnotiko hau, bertako flora eta fauna anitzen bizitokia da. Haren larre eta maldak zeharkatzerakoan, iraganean bertan bizi izandako belaunaldien presentzia senti daiteke, hauen mito eta kondairak.

Magia hemen sortzen da, Urbasa mendilerroaren eraginpean, nire eszenatoki nagusian.

Nire inspirazioa

‘Lateral’

Serigrafia eta litografia, 2004

‘Kjoa; bele dantzaldia II’

Performanzea Grupo Rockarekin, 2015

‘Gyzahko laudala'

Litografia eta xafia fotosentikorra

‘Kalzadero’

Kalzadero arte gunea, 2013

Teknika ezberdinetako edizioak

‘4 tintako serigrafia’

Estanpazioa

‘Ahizpatasuna’

Indarkeriaren aurkako tailerraren inprimaketa
Jaunsarat-eko emakumeei

‘Fotosintesia Arcan’

Comunidades Alternativas fanzinea, Bastardilla edizioak.

Jarri harremanetan nirekin

Behar duzun edozertarako: nire edozein produkturi buruzko informazioa, zure inguruan serigrafia tailerra prestatzea, azokei buruzko informazioa, etab.

8 + 8 =

Instagramen ere jarraitu nazakezu: @kapalilua_studio

Edo hemen klik eginez:

Enpresa honek Nafarroako artisau enpresen 2025eko inbertsioen deialdian diru-laguntza bat lortu du